2016an sortu genuen, kalean bertan kontzertuak emanez, publikoarekin konexio zuzena lortuz eta gertutasuna sustatuz. Talde ezagunen abestiak bertsionatzen ditugu, gure kuttu eta estilo propioa gehituz.

Taldea 7 pertsonaz osatuta dago: tronpeta, tronboia, gitarra, baxua, 2 perkusio eta ahotsa. Musika ekipoari dagokionez, gurpildun karro batean integratuta doa, modu inalambrikoan soinu amplifikatua atera ahal izateko.

Azkenik eskeinitako ekitaldietan zentratuz, esanguratsuenak azpimarratuko ditugu, esaterako, korrika eguna, euskara eguna, omenaldiak, herri eta auzoetako festak eta ezkontzak.

Eduki gehiago ikusteko

Matraka Ezkontxaranga

Ezkontzetan zuzeneko musika eskaintzen duen taldea da. Ekitaldi berezia, mota guztietako bertsioekin girotzen du. Ezkonberriak eta gonbidatuak zuzenekoaren parte egiten ditu, elkarrekin abestuz, momentu berezia biziz.

Kontzertuak

10 urria 2026
6:00 pm - 9:00 pm
17 urria 2026
6:30 pm - 8:30 pm