
Taldeak
Matraka musika elkarteak, hainbat zerbitzu desberdin kontratatzeko aukera emango dizu. Edozein ekitaldi musikarekin girotzeko aukera izango duzu, herriko jaietatik hasita, ezkontza ondorengo gau luzeetaraino. Gu prest gaude, zuen zain egongo gara!

2016an sortu genuen, kalean bertan kontzertuak emanez, publikoarekin konexio zuzena lortuz eta gertutasuna sustatuz. Talde ezagunen abestiak bertsionatzen ditugu, gure kuttu eta estilo propioa gehituz.



2022.urtean sortu genuen taldea da. Publikoarekiko plano ezberdinean kokatzen gera, oholtza gaiñera igoz. Ska, ska-punk, ska-rock, punk-rock, rock, metal, reggae eta remember bertsioak lantzen ditugu.

2026an, DJ Trikitaxio eta DJ Track-A uztartuta DJ TRIKITRACK proiektua sortzen da. DJ saioa eta zuzeneko ñabardurak uztartzen ditu, euskal doinuak eta festa erritmoak nahasiz. Eszenaratze bizi eta kementsuarekin, bere helburu nagusia giroa piztea eta publikoa dantzan jartzea da.



2023ko abuztuan, Musika Elkartearekin bat egiten du. Bi aukera eskeintzen ditu, batetik DJ ibiltaria eta bestetik eszenatokiko DJ-a. Eszenaratze kementsu batekin, bere helburu nagusia publikoa dantzan jartzea da.

2023.urtean sortu dugun talde berria da. 3 pertsonaz osaturiko formatua eskeintzen dugu. 2 saxofoi eta kaxa flamenkoa. Ekitaldi berezietan abesti sentimental batzuk eskeintzeko diseñatuta dago. Esaterako, ezkontza batean agurra abestiarekin emanaldia hasi eta hainbat pop-rock abesti ezagunekin bukatu.

Kontzertuak
Mapatraka
Mapa honetan, Matraka elkarteak egindako abentura guztiak ikusteko aukera izango duzu. Jada herri ugari bisitatu ditugu, askotan errepikatu ere! Irrikan gaude mapa osoa betezeko!




































































