
2023ko abuztuan, Musika Elkartearekin bat egiten du. Bi aukera eskeintzen ditu, batetik DJ ibiltaria eta bestetik eszenatokiko DJ-a. Eszenaratze kementsu batekin, bere helburu nagusia publikoa dantzan jartzea da. Musikaz gain, dantza txapelketa txikiak antolatzen ditu partehartzaileak sarituz. Mozorroak, konfetiak eta piroteknia erabiltzen du, une paregabeak eta ahaztezinak sortuz. Ekitaldi ugaritara egokitzen da, ezkontzak, herriko jaiak, jaialdiak, inaugurazioak eta abar barne. Errepertorio zabala eskaintzen du, abesti herrikoiez osatua, euskal musika, reggaea, salsa, rumba, elektrolatinoa, bachata, reguetoia, rocka eta beste asko barne.
Ibiltaria
Festa edonora eraman nahi duzu? DJ ibiltariak posible egiten du! Energiaz eta erritmoz betetako karro batez hornituta, musika behar duzun lekura eramaten du.


Eszenatokitik
Eszenatokiaren goialdetik energia eta erritmoa transmititzen ditu, kalitatezko entretenimendua eskainiz. Prestatu zaitezte musika, dantza eta dibertimenduzko gau ahaztezin baterako ikuskizun honekin.









