
Matraka Musika Elkartea 2016ko urrian sortu genuen eta Lezon, Gipuzkoan, daukagu elkartearen egoitza soziala. Bidasoaldeako, Oarsoaldeako eta Donostialdeako 15 kidek osatzen dugu. Gaur egun, argi dugu, gure helburua herri kultura sustatzea eta handitzea dela.
Proiektu honen lehenengo taldea Matraka Elektrotxaranga izan zen eta 2017ko ekainean kontzertuak ematen hasi ginen. 150 kontzertu eskaini eta gero Eztanda Erromeria taldea plazaratu genuen 2022an. Azkenik, hirugarren talde bat gehitu dugu 2023an Anaiak izenekoa.
Musikari gazte askok musika eskola edo kontserbatorioko ikasketak bukatu ondoren ibilbide musikala eten egiten dute aukera faltagatik. Egoera hau ikusirik, gure asmoa gazte hauei espazio fisiko bat eta garapen musikalerako baliabideak ematea da.